Astrologia eta autoezagutza

Eguzkitoki zeure buruan sakontzeko espazio segurua da. Ongi etorri.

Eguzkitoki. Astrologia eta Autoezagutza.
Astrologia aurkitu nuenean, berehala jakin nuen bilatzen ari nintzen mapa hura topatu nuela; nire burua ezagutzeko tresna boteretsua neukala esku artean. Jakin-minak nire autoezagutzan sakontzera eraman ninduen, eta laster besteei laguntzeko grina piztu zitzaidan. Tresna boteretsu honen ikertzaile nekaezina naiz, eta oso pozgarria da niretzat beren jaiotze kartaren sekretuetan murgildu nahi duten horien bidelagun bilakatzea. Izan ere, norberaren dohainak azaleratzeko eta zauriak ulertzeko baliabide fina daukagu eskuragarri.

Eli Crespo Calero naiz, eta helburu garbia dut: ilunpetan dauden alderdi horiek azaleratzea, kezkatzen zaituzten erronkak gainditzeko eta zure bizitzaren norabidea argitzen laguntzeko.

Zertan lagun diezazuket?

Karta astrala

Zure jaiotze mapa da. Zure esentzia, talentuak eta erronkak erakusten ditu, eta lagungarria zaizu nor zaren jakiteko eta bizitza honetan dituzun helburu nagusiak garbi ikusteko.

Eguzki itzulia

Zure urtebetetzearekin batera, ziklo berri bat hasiko da zuretzat. Eguzkiari emango diozun buelta berri honek ekarriko dizkizun energiak eta ikaskuntzak ezagutu nahi dituzu?

Sinastria

Beste pertsona batekin duzun harremanak nola funtzionatzen duen ulertu nahi duzu? Sinastria bi karta astralen arteko loturaren azterketa sakona da, bien artean sortzen diren dinamikak eta ikaskuntzak ulertzeko.

Sakontze saioak

Jaiotze kartaren aspekturen batean lasai eta sakon lantzeko  saioak.

Eguzkitoki oparitu

Pertsona berezi bati zerbait esanguratsua oparitu nahi badiozu,
astrologia aukera bikaina da ; )

 

Karta astrala zure bizitzako altxorraren mapa da.

Esploratzera animatuko al zara?