Astrologiak erakartzen zaitu baina galduta sentitzen zara norbait gaiari buruz hizketan entzuten duzun bakoitzean?

Lasai, uste duguna baino ohikoagoa da. Astrologian interesatuta dauden pertsona asko ezagutu ditut, podcastak entzuten dituztenak edo Youtube edo Instagramen bideoak ikusten dituztenak, eta aldi berean entzuten duten horren muina ulertzeko gai sentitzen ez direnak.

Ez dizut gezurrik esango: astrologia tresna konplexua da, sakontasun handikoa. Urteetako ikasketa behar da osotasunean ulertzeko. Eta, egia esan, bizitza osoan ikasten jarraitzeko moduko diziplina da.

Albiste ona da oinarri sendo bat barneratzen duzunean, uste zenuena baino gehiago ulertzeko gai zarela. Bat-batean argi bat pizten zaizu barruan eta lehen sakabanatuta eta lausotuta zenuen informazioa konektatzen hasten zara.

Hori da, hain zuzen ere, gehien gustatzen zaidan gauzetako bat: informazioari ordena ematea, egitura ulergarri bat osazea eta transmititzea. Horregatik erabaki nuen tailer hau sortzea, nire bi pasio handi elkartzen baititu: astrologiaren ikerketa eta irakaskuntza.

Bizitzaren mapa sinboliko zoragarri honetan murgiltzen eta zure jaiotza-kartaren gakoak ezagutzen hasi nahi baduzu, plazera izango da espazio hau zurekin partekatzea.

Tailer honetan astrologiara modu erraz eta dinamikoan hurbilduko gara. Horretarako, gure jaiotza-kartaren esentzia ezagutuko dugu; gure talentuez eta erronkez hitz egiten digun mapa da, baita sentitzeko, harremantzeko, jarduteko, hazteko eta bizitzari zentzua emateko ditugun moduez ere.

Honako gai hauek landuko ditugu:

✨ Jaiotza-kartako 4 elementuak
✨ Polaritateak eta modalitateak
✨ Zodiakoko 12 zeinuak
✨ Planetak eta haien funtzio psikologikoak
✨ Etxeak ulertzeko gakoak

Gainera, parte-hartzaile bakoitzak bere Jaiotza-Kartaren doako kopia jasoko du, tailerrean zehar laguntza eta erreferentzia modura erabiltzeko.

Norentzat da tailer hau?

🌙 Astrologian modu praktiko eta errazean murgiltzen hasi nahi dutenentzat.

🌙 Podcastak entzun, astrologiari buruzko edukiak irakurri edo sare sozialetan astrologoei jarraitu arren, oraindik kontzeptu asko ondo ulertzeko gai ez direnentzat.

🌙 Aurretiazko ezagutzak izan arren, kontzeptuak hobeto barneratu nahi dituztenentzat.

🌙 Jakin-mina dutenentzat eta begirada sinboliko berri batera hurbildu nahi dutenentzat.

Ez da beharrezkoa aurretiazko ezagutzarik izatea.

Informazio praktikoa

📅 2026ko ekainaren 27a
🕙 10:00etatik 14:00etara
📍 DONOSTIA. Segundo Izpizua kalea 27, entresuelo 1
Tailerraren hizkuntza: gaztelania

Gomendatutako materiala

Honako hauek ekartzea gomendatzen da:

  • Koadernoa
  • Koloretako arkatzak
  • Boligrafoa

Prezioa

Tailerraren prezioa 50€ da.

Plaza erreserbatzeko:

  • 25€ izena ematean
  • 25€ tailerraren egunean

(Transferentziaren kontzeptuan izen-abizenak adierazi)

Informazio gehiago eta izen-ematea

📩 eguzkitoki.astrologia@gmail.com